4 belaunaldi
Hegazti gozagarrien euskal izenpedura

Gure Euskal Herriko inguru berde eta muinotsuaren baitan dagoen Lapurdi probintziaren bihotzean du iturburu gure historiak.

Nire amatxik erakutsi zidan sepia argazki albumak berpiztu ditu, duela 4 belaunaldi, ni sortu naizen etxe hau eraiki duten aurpegi horiei.

Harriz-harri, bakoitzak jakin izan ditu izadia eta denborari errespetua erakusten, zuen mihi-guritxak gozatzen dakiten gustu zaporetsua moldatzeko. Belagile liburu gordeturik ez dago, baina Étienne, nire aitak, jakin izan du trebetasunaren errezeta doitzen.
Gaur egun, nehoiz baino gehiago, zuen hegazti gozagarrien euskal izenpedura da Maison Garat.

Laetitia GARAT

poulet entier maison garat (1)

Oilaskoak

Hego-mendebaldean tradizionalki hazia den oilasko horiaren etorki zaharrenetik datoz gure Oilasko Horiak. « Denbora behar » duen hazte geldoko oilaskoa. Hemen berean haziak dira, Euskal Herria, Landes eta Bearnoaren artean, multzo ttipitan eta 3 hilabete baino gehiago kanpoan egonak dira.
Mainatuak, %100 landarez, hauen artean bihi osoko artoz elikatuak (hortik dator zati handi batean haren kolore ederra), hau guzia GAO-rik gabe, bistan dena.
Ondorioz, belaunaldiz belaunaldi helarazi trebetasun baten enbaxadoreak bilakatzen dira gure etxaldeetako oilasko horiak,  gure ARADOA armarria haidorki eramateko gisa horretan »

PINTADAK

Usaiako hazte garaia luzeagoa duten gure pintadak 100 egunez, gutienez, garatzen dira Euskal Herria, Bearnoa eta Landes artean kokatu abere hazkuntza ttipi batzuetan.
GAO-rik gabeko zerealez osatu haien elikadurari esker, gustu natural azkarreko haragi sendo eta zaporetsua duten pintada ederrak ateratzen dira. 

les pintades de la maison garat (1)
les pigeonnaux de la maison garat (1)

URZOKUMEAK

Gastronomiak aitortu mozkin honen benekotasuna, eta sukaldeburu gehiengo zabal batek arras begi onez ikusten duena, zaintzeko, ohidurako moldean haziak dira gure urzokumeak.
Gutienez 30 egunez, ohantzean hazten dituzte gurasoek, sekulako mozkin uxtertasuna bermatzen ahalbidetzen duen hazteko erritmo naturalari jarraikiz.
Zereala osoez (arto eta garia) nagusiki osatua da haien GAO-rik gabeko elikadura.
Ezkoez lumatuak dira, eskuz bukatuz kontserbazio ahal den hoberena eta akasgabeko aurkezpena bermatzeko gisan.

GALEPERRAK

Lehengo moldeko galeperra berriz ezagutzeko eta benetako gustua berriz atzemateko etorkitik datoz gure galeperrak.
Dentsitate apaleko hazkuntzetan haziak dira. Horri esker, naturalki eta haren erritmoan hezten da galeperra, eta haragi biziki uxterra lortzen da.
Haien elikadura GAO-rik gabeko %100 landarez eta mineralez osatua da.
Ezkoez lumatuak dira, eskuz bukatuz kontserbazio ahal den hoberena eta akasgabeko aurkezpena bermatzeko gisan.

les cailles de la maison garat (1)
les canettes de la maison garat (1)

AHATE EME KUMEAK

Gure ahate eme kume horiak ahate erreal etorkikoak dira. Haien akasgabeko kalitateko gusturako hautatu ditugu.
Abere hazkuntza ttipietan 70 egunez, gutienez, haziak dira.
GAO-rik gabeko %100 landarez eta mineralez osatu haien elikaduran arto gutiago aurkitzen da ahate eme kume erreal estandarrenean baino, gustu azkarragoko haragi zaporetsua lortzeko.
Ezkoez lumatuak dira, eskuz bukatuz kontserbazio ahal den hoberena eta akasgabeko aurkezpena bermatzeko gisan.

ARROLTZEAK

« Aire zabalekoak » dira gure arroltzeak  eta gure ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten izari ttipiko tokiko abere hazkuntzetatik bakarrik datoz.

Nos volailles - Oeufs

Helbidea
1 route de Saint Pée sur Nivelle
64250 Souraïde, France

Telefonoa
05 59 93 83 20

Email
contact@maison-garat.com