Gustu onaren gustuak bultzaturik
Besteen trebetasunaren emaitza ezagutu, entzun, dastatu, hautatu, eraldatu eta sostengatzen jakitea da, xumeki, hegazti saltzaile eskulangilearen zeregina. Ba ote da zerbait liluragarriagorik gustu onaren gustuak bultzatzen dituelako, hautatuak izan diren gure lurraldeetako hazle hauek guziak entzutea baino.
Oilaskoak, pintadak, Urzoak, galeperrak, Ahateak, Untxiak… anitzez desberdinagoak ginateke, zuen mihi-guritxak edo zuen bezeroenak balakatzen jakinen duten hegazti horiek eskaintzea xede duten hazle haien trebetasunik gabe. Sukaldaritza, sukaldea baino anitzez lehenago hasten da…
Hegazti saltzaile eskulangilearen zeregina, urtaroei eta gure hazkuntzen erritmoari egokitzea da, baina baita gure bezeroen bortxei edo gutiziei egokitzea ere: Osoak, beteak (ala ez), mozketa klasiko edo bereziak, eskuz… hezurgabetuak.